XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela alokatu zuen gaur egungo etxea.

Auzoan denak ohiturik zeuden Botikako ormaren kontra itsua eta txakurra ikusten.

Eta esan liteke Kepa Itsua estimatzen zutela.

Hura kupoiak kantatzen ikustea, bere bastoiaren kolpeak lurrean joz hurreratzen sentitzea edo bere parean pasatzerakoan Lintzeri lepagaina igurtzitzen ikustea, elizdorreko erlojuaren kanpai-hotsak aditzea eta hamabost minutuero autobusak pasatzen ikustea bezain gauza arrunta zen.

Lintze zaharraren hurrena umeak maite zituen gehiena Kepa Itsuak.

Mentazko goxokiak eraman ohi zituen beti, hauetakoren bat berarekin hizketan geratzen baldin bazen emateko.

Bat irabazteko, historia edo geografiari buruzko bere galderak erantzuten jakin behar zuen.

Eta batzuetan, bere betaurrekoen atzean iratxoren bat gorderik balego bezala, asmatu egiten zuen zein zen txikiena edo isilena.

Azaroko arratsalde euritsu batez Mariok zebrabidea korrika zeharkatzen lagundu zion bere eskaratzeraino, biak busti-busti eginik.

Ordutik aurrera Kepa Itsuak bat maiteago zuen ume guztien artean.